XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Nondik etorri da Euskal Herrira, Mondragoeko erreketa kantan ageri den Presebal (Parsifal) horren izena, kanta epikoetatik ez bada?.

Baina ia beti gure bertsolaritzaren bitxitasuna eta orijinaltasuna goratzen dira, influentzia eta zerikusi posibleak ez dira aztertzen.

Azken batean, bertsolaritzaren kontzeptua bera dago konprometatuta.

Bertsolaritzaz mintzo gara, baina bertsolaritzaz zer ulertu, ez dago batere garbi.

1.- Hastapen omen direnak

Datu soil batzuk emango ditut, bide honetatik oraindik asko dagoelakoan egiteko.

Bertsolari zahar gutxiren izenik eta bertsorik dakigu, konprenigarri denez.

Magnetofonorik ez zegoen eta bertsoak ez ziren idazten oraindik.

Giza memoria, ordea, flakoa da eta ttipia.

1.1. GIPUZKOA-n, Gorosabel eta Iztuetaren bitartez, ezagutzen dugun lehenengoa, Pernando Amezketarra da (1764-1823), oraindik herriak ondo gogoan duena: (A. Zavala).

Eta hona hemen problema bat.

Bizkaiko eta Ipar Euskadiko bertsolaritzaren historia ez dugu behar bezala ezagutzen: bertsolaritzaren aztertzaile inportanteenak, Lekuona zaharra eta Zavala, biak izan bait dira gipuzkoarrak.

Agian bada oraindik beste lurralde horietan zer jasorik franko, Lekuonaren eta Zavalaren bilketa lana jarraituz.

Ez da ahaztu behar, justu parte horiek oso aberatsak direla kantategian.

1.2.1. IPAR EUSKADI-n, nolanahi ere, ezagutzen dugu Pernando Amezketarra bezain bertsolari zahar bat, Zuberoan hain zuzen, Beñat Mardo, Barkoxe Basabilako, ez noiz jaio zen eta ez noiz hil garbi dakiguna, baina XVIII. mendetik XIX.erako bueltakoa hura ere.

Konparazio baten ondoren, hona bi puntu gogoangarri: 1.2.2. Pernando Amezketarraren eskolan (Zavalaren sentidoan) debió ser más o menos frecuente el empleo de la estrofa de nueve puntos o rimas; Beñat Mardok badirudi maizenik hiru puntukoa (XVIII. mendeko bertso eta kantetatik Hegoan ere ezagutzen duguna), gehienik ere laukoa (orain ere korrientea) erabiltzen zuela, (...).